XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HURRENGO goizean Jet Jones ageri zen hegan.

Egun eguzkitsua zen, zeruan hodeirik ez, eta txoriak txio-txioka ari ziren burutxoak goratuz.

Hurbiltzeko maniobra egiteko zirkulutan hegan ari zela, Eztitxuk beste guztiak ikusi ahal izan zituen han behean, gazteluaren aurreko belartzan.

Adarbakarra bazkatzen ari zen bitartean, bi katuak, Arthur handia eta Ilun txikia, elkarren ondoan etzanda zeuden zaldun-damei begira.

Itzulipurditxu eta Lore-Sorta dantzan ari ziren eta, jainkoarren, zein ondo egiten zuten!

Ez zen harrigarria damak liraintasuna erakustea, baina Sir Itzulipurdikari baldar ezkorra ezagutzen zuen inork ez zuen sinetsiko belartza bigunean jirabiraka eta artazika zebilen figura saltokari eta irribarretsu hura zalduna bera izan zitekeenik.